Dringilin dron
Appearance
Dringilin dron | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Resurreccion Maria Azkue |
Argitaratze-data | 1922 |
Ekoizpen lekua | Aramaio |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Gabon kanta eta herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Dringilin dron eguberrietako euskal abesti herrikoia da. Kanta herrikoi hau Azkuek jaso zuen Aramaion, eta Cancionero Popular Vasco liburuan argitaratu zuen 1922an.[1][2]
Donostiako Orfeoiak 1924an grabatu zuen 78 RPMko Neska zarra diskoan[3]. Diskoan bi abesti zeuden: [4]
- Dringilin dron, kanta herrikoia
- Neska zarra, Secundino Esnaola
Partitura eta audioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Honela hasten da abestia:[2]
![\relative c'
{\time 2/4 \key c \major
r4 e8e16e16 a4 c8d8 e4
e,8e16e16 a4 c8d8 e4
e8e16f16 d8d16e16 c8d8
\time 3/4 e8e8 b8c16d16 c8b8
\time 2/4 a4 r4
}
\addlyrics
{
Drin -- gi -- lin dron, gaur Ga -- bon
Drin -- gi -- lin dron, gaur Ga -- bon
sa -- be -- la be -- te -- a -- dau -- kat e -- ta
bes-- te -- ak hor kon -- pon.
}](http://upload.wikimedia.org/score/1/c/1cyjkqbnm3w4maqpxohlzawjdknzq0o/1cyjkqbn.png)
Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dringilin dron, gaur Gabon,
dringilin dron, gaur Gabon,
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon. (bis)
Mazkelu bete aza egosi,
koloretsu ta gorriak
bereala iruntsi neutzazan
azkenengoko orriak.
Dringilin dron, gaur Gabon,
dringilin dron, gaur Gabon,
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon.
Hiru puntako askal batekin,
sakatrapua bailitzan
ezti-lapiko handisko bati
barrua uts-uts ein neutsan
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cancionero vasco - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
- ↑ a b «Dringilin dron. Euskal kantutegia» www.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
- ↑ Orfeoiko weborrian beste data agertzen da, 1923, baina Columbiaren katalogoek 1924 esaten dute.
- ↑ https://web.archive.org/web/20160816163053/http://www.orfeondonostiarra.org/eu/diskografia/orria_10/1923/nezka-zarra-.html